CBASK VS Liceo Monjardin, oilarren arteko lehia

Guaixe 2018ko urt. 18a, 12:50

Gizonezkoen Senior Autonomikoko lidergoa dago jokoan bihar Altsasun, 16:45ean

Eguberrietako oporren ondoren, senior mailako gizonezkoen CBASK taldeak bikain egin dio Nafarroako Saskibaloi Federazioko Gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko ligari. Larunbatean, Tafallan, Escaleras Aguerri taldeari 61 eta 72 irabazi zion CBASK-ek, garaipen oso garrantzitsua, postuz igo eta CBASK orain sailkapenean bigarrena delako, 18+9 punturekin. Liceo Monjardin da liderra (19+9). Eta hain zuzen ere larunbatean, 16:45ean, CBASK taldeak Liceo Monjardin liderra hartuko du Zelandi kiroldegian. Partida interesgarria da, ikusmin handia piztu duena, hain zuzen ere lidergoa dagoelako jokoan.