5. edukiontziaren ezarpena Altsasun

5. edukiontzian izena emateko ostegunetan lokomotora zabalik

Guaixe 2018ko urt. 18a, 11:23
Gaur bertan materia organikoa banatzeko kit-a lokomotoran jaso dute.

Bosgarren edukiontziaren bidez etxeko materia organikoa gaika bildu nahi dutenek 900 730 450 doako telefonora hots egin dezakete. Bestela, Hondakinen Zerbitzuko hezitzaileak Baratzeko bide plazako lokomotoran izanen dira ilbeltzeko ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Informazioarekin batera 5. edukiontzia erabiltzeko kit-a jaso daiteke han.