Altsasu punturik gabe itzuli zen Leitzatik

Guaixe 2018ko urt. 22a, 12:39

Erregional maila. 16. jardunaldia: Aurrera 4 – Altsasu 1

Altsasuk Leitzan jokatu zuen azken jardunaldian, Aurrera taldearen kontra. Hasieran Altsasuk hartu zuen jokoaren agintea; jokaldi batean baloia galdu zuten leitzarrek eta Mazkiaranek Altsasu aurreratu zuen markagailuan. Leitzarrek, ordea, ongi erantzuten jakin zuten. Bigarren zatian, 53. minutuan bana berdindu zuten leitzarrek. Arbitroak Lara aldageletara bidali zuen eta Altsasu jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Aurrerak bigarren gola sartzea lortu zuen eta ondoren beste bi ere sartu zituzten, kontraerasoak baliatuz. Horrela, altsasuarrak punturik gabe itzuli ziren Leitzatik.

Sailkapen orokorrean Berriozar da liderra (30 puntu). Altsasu seigarrena da (20 puntu). Asteburuan sailkapenean 10.a den Salesianosen kontra jokatuko dute sakandarrek.