Larunbatean CBASK Altsasuko Saskibaloi Taldeak Liceo Monjardin liderra hartu zuen Zelandi kiroldegian. Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko ligako partida honek Interes handia piztu zuen, lidergoa zegoelako jokoan. Liceo Monjardin 19+9 punturekin iritsi zen Altsasuko lehia erabakiorrera eta CBASK bigarrena puntu bat gutxiagorekin, 18+9.
Emozio handia izan zuen partidak eta bi taldeak parez pare ibili ziren. Horren paretsu, soilik puntu bateko aldearekin irabazi zuela Liceo Monjardinek, 45 eta 46. Tamalez, CBASKek ez zuen etxean irabazi, baina sekulako maila erakutsi zuten altsasuarrak eta sailkapenean zerbaitegatik goialdean daudela utzi zuten agerian.
Orain hirugarrenaren kontra
Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko lider jarraitzen du Liceo Monjardinek (21+10). CBASK bigarrena da (19-1). Larunbatean Eguesibarko kiroldegian jokatuko du CBASKek, 16:00etan, sailkapenean hirugarrena den Eguesibar B taldearen kontra (19+4). Puntutara berdinduta daude bi taldeak eta, hortaz, bigarren postua da jokoan dagoena. Beste jardunaldi garrantzitsu bat du aurretik, beraz, CBASKek.