Altsasuko auziak eragindako literatur lanak

Guaixe 2018ko urt. 26a, 09:26
Gaurko kontzentrazioaren ondoren banatuko dira literatura lehiaketako sariak, Gure Etxea eraikinean eginen den ekitaldi batean, 20:30ean.

Altsasukoak Aske herri-asanbladak literatur lehiaketa antolatu zuen, sortzaileei 2016ko ferietatik aurrera bizi izandako guztia adierazteko aukera emanez. Jakinarazi dutenez Euskal Herri guztitik iritsitako 53 lan aurkeztu dira lehiaketako hiru sailetako bi adin mailetara (narrazio laburra, mikro-ipuina eta poesia), bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Epaimahaia Castillo Suarezek, Alberto Barandiaranek, Arantxa Alavak, Elena Artetak eta Izaskun Etxeberriak osatu dute.

Ostiralean eginen dute sari banaketa, behin ostiraleroko kontzentrazioa despedituta, 20:30ean, Gure Etxea eraikinean. Sarituek euren testuak irakurriko dituzte eta Burundar Txistulariek ere parte hartuko dute ekitaldian. Antolatzaileek parte-hartzaileei eskerrak eman dizkiete haien testuek “are gehiago aberastu baitute gazte espetxeratuak, auzipetuak, guztien senitartekoak eta herria bera jasotzen ari diren elkartasun-uholdea”.

 

Saila Maila Hizkuntza Saria Egilea Izenburua Herria
Narrazio laburra Gazteak Euskara 1. Hutsik    
  Gazteak Euskara 2. Igor Martinez Ase, baina Aske Atarrabia
  Helduak Euskara 1. Joxe Aldasoro Ukabila altxatuta Etxarri Aranatz
  Helduak Euskara 2. Oihane Zuberoa Garmendia Kezkak lili artean Erronkari
  Helduak Gaztelania* 1. Aitor Iragi El increíble caso de la bronca menguante Iruñea
Mikro-ipuina Gazteak Euskara 1. Alex Santano Alvaro Zigorra Altsasu
  Gazteak Euskara 2. Aitor Tena Egunsentia gertu da Zumaia
  Helduak Euskara 1. Haizea Ramirez de Alda Leihotik Altsasu
  Helduak Euskara 2. Joxe Aldasoro Tunelean Etxarri Aranatz
  Helduak Gaztelania 1. Hutsik    
  Helduak Gaztelania 2. Alicia Garcia La niebla de Sakana Elgeta
Poesia Gazteak Euskara* 1. Aratz Fernandez Akordatzen Gasteiz
  Helduak Euskara 1. Ane Marcos Hutsera Atarrabia
  Helduak Euskara 2. Garbiñe Sagastibeltza Iluntasunaren argia Leitza
  Helduak Gaztelania 1. Maria Pinto Testamento Gasteiz
  Helduak Gaztelania 2. Ana Larraza De amor y dolor Altsasu
*Lan bakarra aurkeztu da.