“Hitzordu-txerria”

Guaixe 2018ko urt. 26a, 12:55

La Encina Extremadurako kultur elkartearen urteroko egitaraua zabaltzen duen hitzordua bihar izanen da: garai bateko txerri-hiltzea biziberrituko dute. Osasun arrazoiengatik animalia hilik eramanen dute. Hura nola zatitu eta harekin txorizoak, odolkiak, saltxitxoia, pintxotxoak, solomoa, urdaia eta beste nola egiten diren ikusi, ezagutu edo gogoratu nahi dutenek elkartetik pasatzeko aukera dute, 11:00etatik aurrera. Txerri zatiak dastatzeko aukera izanen da.

Elkarteko kideak 09:00etan bilduko dira. Lehen-lehenik ogi-apurrak gosalduko dituzte, gero lanari ekiteko. Eta haiek despeditu ondoren, extremadurar ohiko bazkaria izanen da: txitxirioak azarekin eta txerrikiarekin eta Extremadurako gozoak izanen dira postrerako.