Tribuaren musika-komedia

Guaixe 2018ko urt. 26a, 11:18

Primitals kontzertua eskainiko du The Primital Brothers taldeak larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Lurra planetakoak? Ez dakigu. Baina hango lau aborigen agertuko dira eszenan. Eta haiekin batera espazioan eta denboran egindako bidaietan xurgatu dituzten hamaika generotako musika dakarte, a capela, lau ahotsetara, abestuko dutena. Hala ere, tribua zertxobait disfuntzionala da eta eszenan hainbat historia bitxi bezain surrealista sortuko dira: barne-gatazkak, handitasun-nahiak, desoreka mentalak eta milaka urteko farmakopea dituen tribuaren historia. Primitals musika-komedia sortzeko Yllana eta The Primital Brothers elkartu dira.

Fitxa
Zuzendaritza: Joe O´Curneen.
Antzezleak: Iñigo Garcia Sanchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas.
Musika zuzendaritza eta moldaketa: Santi Ibarretxe.
Musika sorkuntzan laguntzaile: Manu Pilas.
Jantzien diseinua: Tatiana de Sarabia.
Argiztapenaren diseinua: Roberta Guarino.
Soinuaren diseinua: Alberto Fernandez.