Altsasuk Salesianosi irabazi zion

Guaixe 2018ko urt. 29a, 14:16

Erregional maila. 17. jardunaldia: Altsasu 2 – Salesianos 0

Erregional mailan, Altsasuk garaipen polita lortu zuen Dantzalekun Salesianos taldearen kontra. Gorritxoek hasieratik bukaerara dominatu zuten partida, eta partida hasi eta lehen ordu erdirako Pitik eta Gorkak 2 eta 0 aurreratu zuten taldea. Bigarren zatian Salesianos apenas iritsi zen Altsasuko atera eta gorritxoek, aldiz, gol gehiago egiteko aukera izan zuten baina baloia ez zen Salesianoseko atera sartu. Horrela, jokoan zeuden 3 puntuak Altsasun geratu ziren.

Pamplona B taldea da erregional mailako liderra, Berriozar bigarrenarekin puntutara berdinduta (30 puntu). Altsasu seigarrena da (23 puntu). Berez, taldeen arteko aldea txikia da. Asteburuan Antsoainen jokatuko du Altsasuk, sailkapenean 15 punturekin zortzigarrena den Gazte Berriak taldearen kontra.