Leire Altuna idazlea protagonista duen tetralogia itxi du Ibon Martin Alvarezek La jaula de sal liburuarekin (2017, Trabel Bug). Aurretik idazle ikerlaria El faro del silencio (2014, Trabel Bug), La fábrica de las sombras (2015, Trabel Bug) eta El último akelarre (2016, Trabel Bug) lanen ondoren Pasaia hilketa batek kolpatuko du eta Altuna eta Ertzaintza hura ikertuko dute, thriller psikologiko batean.
Martin bera gaur Altsasun izanen da bere lana aurkezten eta bere ezagunak agurtzen. Izan ere, Arkatz liburu-dendaren bidez aurretik bere liburuak aurkeztu izan baititu Haritza tabernan eta altsasuarrak bere bi eleberriren kokalekura bisita gidatuan eraman ditu. Aurkezpena aipatu tabernan 19:00etan izanen da. Liburua irakurrita joan beharra dago. Gainera, idatzian Sakana eta Interneten saltsera den liburu saltzaile bat ere aipatzen dira.