CBASKek bigarren postuari eusten dio

Guaixe 2018ko ots. 1a, 09:43

Altsasuko taldeak 52 eta 54 irabazi zion Eguesibarri bigarren postua jokoan zegoen partida zirraragarrian

Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko ligak larunbatean beste partida ikusgarri bat hartu zuen. Eguesibarko kiroldegian sailkapenean hirugarrena zen Eguesibar B taldeak sailkapenean bigarrena zen Altsasuko CBASK taldea hartu zuen. Puntutara berdinduta zeuden bi taldeak eta bigarren postua zuten jokoan.

Partidan parez pare ibili ziren bi taldeak eta, azken segundo zirraragarrietan, azkenean bi tanto eskasen aldearekin irabazi zion CBASKek etxeko taldeari, 52 eta 54. Horrela, Liceo Monjardinek jarraitzen du lider (23+11), CBASK taldeak bigarren postuari eusten dio (21+1) eta CBSA El Navarrico da hirugarrena (21+8). Eguesibar laugarrena da (20-1).

Asteburuan sailkapenean zazpigarrena den Megacalzado Ardoi taldearen kontra jokatuko du CBASKek igandean, 12:00etan, Zizurren.