Altsasuren garaipena Antsoainen

Guaixe 2018ko ots. 5a, 14:14

Erregional maila. 18. jardunaldia: Gazte Berriak 0 – Altsasu 2

Antsoainen jokatutako partidan, lehen zatian etxeko taldeak, Gazte Berriak-ek, dominatu zuen, baina altsasuarren atera iristea kosta egin zitzaion. Lehen zatia despeditzear zegoela, Altsasuk Gazte Berriak taldearen akats bat aprobetxatu zuen eta Lizarragak Altsasu aurreratu zuen. Bigarren zatian, Gazte Berriak taldea aurreratu egin zen, partida irabazi nahian, baina kontraeraso batean Imanol Lobok gola sartu eta 2 eta 0 aurreratu zen Altsasu. Gazte saiatu zen, baina Altsasuk eutsi zuen eta gorritxoak 3 punturekin itzuli ziren Iruñatik.

Pamplona B da erregional mailako liderra (33 puntu). Altsasu seigarrena da (26 puntu). Asteburuan, hain zuzen ere, liderraren kontra jokatuko dute altsasuarrek.