XX. mendeko azken kinta bere ospakizunak gaur hasi ditu. Aurten 18 urte betetzen dituzten 79 gazteak 06:30erako kalean zeuden. Guztiak egun honetarako propio eskatzen den bezala. Goiz-goizetik herrian barna sakabanatu dira eta dirua eskatzean hasi dira. Bestelako ibilbidea egin dute kintoen buruak. Dirua eskatu bai, baina batean eta bestean kintoek saltzeko egindako opil handiak jaso, esker onez jota eta porrusalda dantzatu eta hurrengo geltokira. Bitartean batean eta bestean sosa eskatu eta opilak diru truke saldu ditu.b 18:30ean plazan dantzan hasiko dira.
Haiek kalean hotzari aurre egiten zioten bitartean duela 25, 50 eta 60 urte kinto izan ziren altsasuarrak elkarteetan gosaltzera elkartu dira. Talde argazkia egin ondoren bazkaltzera joan dira, nor bere txokora.