Kintoak zortzikoa dantzatzen

Guaixe 2018ko ots. 6a, 10:53

Atzo egin bezala, Altsasuko 79 kintoak gaur 18:30ean plazan dantzan hasiko dira. Hiru ordu emanen dute dantzatzen. Santa Ageda ospakizunean bihar atsedena hartuko dute, baina ospakizuna ostegunean bueltatu eta larunbatera arte luzatuko da.