Euskal Herriko Mus Txapelketako Altsasuko kanporaketa Akelarre tabernan jokatu zen larunbatean. Dozena bat bikotek eman zuten izena eta hiru onenak Iruñean jokatuko den Nafarroako kanporaketarako sailkatzea lortu zuten. Honako bikoteak hain zuzen ere: Juan-Jon txapeldunak, Juanfran-Tito eta Iraitz-Koldo.