CBASK, lider

Guaixe 2018ko ots. 15a, 11:30

Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko ligako lider berria da Altsasuko taldea

Aurreko asteburua Santa Ageda zenez, asteburu horretan jokatu beharreko partida Eguberritara aurreratzea eskatu zuen Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko mailan dabilen Altsasuko CBASK taldeak. Horrela, abenduaren 30e jokatu zuten CBASKek eta Sanduzelaiko Payvi Taberna taldeek, Altsasuko CBASK taldearen aurkezpen festa eta Marin Memorialean, hain zuzen. Partida estu eta ederrean, 70 eta 64 irabazi zuen talde altsasuarrak.

Horrela, garaipen horri eta arerioek izandako emaitzei esker, sailkapen orokorrean lider berria da CBASK, 27 +3 punturekin, Liceo Monjardin baino puntu bat gehiagorekin. Igandean, 20:15ean, Larrona kiroldegian, sailkapenean hamabigarrena den Larraona B taldearen (14-3 puntu) kontra jokatuko dute altsasuarrek. Ea lidergoari eusten dioten.