Altsasuko Udalak aho batez onartu du argiteria publikoa berritzeko lehen faseko proiektua, baita bere finantziazio plana ere. Gaur egindako bilkuran izan da hori. Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegitura Planean jasotako lan horrek 264.677,47 euroko aurrekontua du. Guztira 453 argi berritzea eta beste dozena bat argi puntu berri jartzea aurreikusten du onartutako planak. Baikolar, Ibarrea, Ameztia (argiteria hobetzeko argi puntu bat gehiago), Altsasu institutua, Zubeztia (argi puntu bat gehiago), Beheko benta (zortzi argi puntu gehiago), Ondarria (bi argi puntu gehiago) parajeetako argiteria publikoa da berrituko dena.