Altsasuk Pamplonari irabazi zion Dantzalekun

Guaixe 2018ko ots. 19a, 14:17

Erregional maila. 19. jardunaldia. Altsasu 2 – Pamplona B 1

Larunbat eguerdian jokatu zuen Altsasuk, Dantzalekun, Pamplona B liderraren kontra. Partida oso polita eskaini zuten bi taldeek eta irabazten saiatu ziren, igoera fasean egon nahi baitute bi taldeek. Falta bat jaurti eta gero errematatzea lortu zuen Pamplona B taldeak eta, hortaz, bisitariak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak. Baina Altsasuk ez zuen etsi eta Josebak berdintzea lortu zuen. Partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean, deskontuan garaipenaren gola sartu zuen Patxik eta 3 puntuak Altsasun geratu ziren.

Erregional mailako sailkapenean Pamplona B taldeak jarraitzen du lider (33 puntu). Altsasu 6.a da (29 puntu). Asteburuan sailkapenean azkena den Lekun taldea izango du aurkari Altsasuk.