Foruzaingoak jakinarazi duenez, aurreko egunetan bere patruila bat eztabaida bategatik deitu zuten. Lau pertsona identifikatu zituzten. Foruzainak jabetu ziren eztabaidaren parte zen emakumezko batengandik 300 metrotara baino gehiagora ez hurbiltzeko agindua zuela identifikatuetako batek, 18 urteko gizonezko batek. Agindua indarrean zela berretsi ondoren, ustez zigorra haustea delitua leporatuta atxilotuta eraman zuten gaztea.
Sexu indarkeri kasuetan 112 telefonora hots egin eta dagokion protokoloa martxan jartzen dute.