Sutea Isasiako lantoki batean

Guaixe 2018ko ots. 22a, 08:13

Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean. Argazkia: BomberosNavarra

Suhiltzaileek atzo gauean sutea itzali dute Gruas Kintin enpresaren egoitzan. Barruan zeuden bi autok su hartu zuten eta kaltetuta gelditu ziren. Suak ez zuen lantokiaren egitura kaltetu. Suhiltzaileek suarena egin eta gero aldameneko beste bi enpresetako eraikinak aireztatu zituzten. Hain zuzen haietako batek gaztigatu zuen 19:45 aldera lantokian ke handia zutela baina ez zutela surik opatzen. Suhiltzaileak berehala gerturatu ziren eta kea aldameneko lantegitik zetorrela ikusi zuten. Sutegatik, badaezpada, anbulantzia bidali zuten larrialdi zerbitzuek baina ez zen haren beharrik izan. Gertakariaren ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu zen.