CBASK-en partida erabakigarria

Guaixe 2018ko ots. 22a, 16:00

Talde altsasuarra liderra da, eta igoera play-offetarako sailkatzeko borrokan, laugarrena den Conservas el Navarrico hartuko du larunbatean Zelandin

Senior mailako gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko mailan, gauzak oso ongi doazkio Altsasuko CBASK taldeari. Altsasuarrak sailkapeneko liderrak dira, nahiz eta aurreko asteburuan Larraona B taldearen kontra jokatu beharreko partida atzeratu, Altsasuko inauteriak zirela eta. Partida hau apirilaren 18an jokatuko da, 20:15ean, Iruñean. Nolanahi ere, lidergoari eusten dio CBASK-ek (27+3), Liceo Monjardin bigarrenarekin puntutara berdinduta (27-1). CB Valle de Egües da hirugarrena (26+3) eta CBSA El Navarrico laugarrena (24-1).

Hortaz, lehen postuetan dagoen aldea oso txikia da, eta ligako lehen fase hau despeditzeko geratzen diren partidetan fin ibiltzea, ez dago besterik. Izan ere, CBASK-ek igoera play-offetarako sailkatu nahiko luke, eta horretarako puntuak pilatzen jarraitu beharra dago. Larunbatean, 16:45ean, CBASKek hain zuzen ere txapelketan laugarrena den CBSA El Navarrico taldea hartuko du. Ez dago esaterik partida erabakiorra dela eta altsasuarrek euren zaleen babesa gogoz eskertuko dutela. Ea play-off postuetan jarraitzen duten altsasuarrek.