Altsasuko Udalaren obra eta zerbitzu lantaldean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Kontratuak lanpostua behin betiko bete arte iraungo du. Kontratatu D mailakoa izanen du. Lanaldi osoko kontratua eginen zaio eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie.
Altsasuko Udalaren lan eskaintza pasa den ostiralean argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Lanpostuan interesa duten pertsonek 30 egun natural dituzte euren eskaerak eta deialdiak eskatzen duen dokumentazioa Altsasuko udaletxean aurkezteko.