Altsasu erregionaleko bosgarren postura igo da

Guaixe 2018ko ots. 26a, 13:15

Erregional maila. 20. jardunaldia: Lekun 0 – Altsasu 1

Erregional mailan, Altsasuk bide zuzenean jarraitzen du eta Lekunberrin jokatutako partidan 0 eta 1 irabazi zion Lekun taldeari. Hasieran Altsasuk dominatu zuen baina Lekun taldeak ongi defendatu zuen. Aldiz, Lekun taldekoak apenas iritsi ziren Altsasuko atera. Baina bigarren zatian, Altsasuk sortutako jokaldi bikainean Lizarragak defentsa gainditu zuen eta Altsasuren aldeko gola sartu zuen. Lekun saiatu zen, baina, hiru puntuak Altsasura etorri ziren.

Erregional mailako liderra Pamplona B taldea da (36 puntu). Altsasu bosgarren puntura igo da (32 puntu), baina apenas 4 puntuko aldea du liderrarekin. Hortaz, gauzak oso estu daude eta igoera faserako promozio mailan sailkatzea posible du Altsasuk. Asteburuan sailkapenean 34 punturekin bigarrena den Amaya taldea hartuko du. Lehen postuak daude jokoan eta partida oso garrantzitsua da Altsasurendako.