Auto batek gizonezkoa harrapatu zuen

Guaixe 2018ko ots. 26a, 16:39

Ezbeharra larunbatean izan zen, 19:45 aldera, Gasteizko etorbidean. Autoak harrapatutako gizonezkoa 80 urte ditu eta larri zauritu zen, gorputzean kolpe ugari izateaz aparte hankan zauri irekia zuen. Horregatik, Nafarroako ospitale gunera eraman zuten. Ezbeharraren tokira Foruzaingoko patruila bat joan zen. Auto-gidariak alkoholemia testean negatiboa eman zuen. Ezbeharraren nondik norakoak foruzainek ikertu zituzten.