CBASK-ek lider jarraitzen du

Guaixe 2018ko ots. 28a, 11:18

Gizonezkoen 1. Senior Autonomikoko 17. jardunaldian Altsasuko taldeak 69 eta 66 irabazi zion CBSA El Navarricori

Lidergoari eusteko partida erabakigarria zuen Gizonezkoen 1. Senior Autonomikoan dabilen Altsasuko CBASK taldeak larunbatean, CBSA El Navarrico taldearen kontra. Zelandin etxeko zaleen babesarekin jokatutako partidan CBASK-ek ez zuen huts egin eta 69 eta 66 irabazi zion CBASA El Navarricori, lehia ikusgarri eta estuan. Horrela, lider jarraitzen dute altsasuarrek (29+4), baina goiko postuetako aldea oso txikia da eta Liceo Monjardin taldeak 29+1 puntu ditu eta CB Valle de Egües hirugarrenak 28+4.

Puntuak pilatzen jarraitzera
Hortaz, asteburu honetako jardunaldia ere erabakigarria da goiko postuak zehaztu eta liga erabakitzeko play-offetarako sailkatzeko. Igandean Eskirotzen jokatuko du CBASK-ek, Cendea de Galarren kontra, 12:00etan. Ea altsasuarrek puntuak pilatzen jarraitzen duten.