Udalak zerbitzu anitzetarako langilea kontratatuko du

Guaixe 2018ko martxoaren 1a

Altsasuko Udalak zerbitzu anitzetako eta kale garbiketako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko deialdia egin du, Obra eta Zerbitzuetako lantaldean aritzeko. Aldi baterako kontratazioa da, lanaldi osoko kontratua da eta D mailako kontratuarekin. Kontratua lanpostua behin betiko bete arte iraunen du. Eskabideak aurkezteko epea 30 eguneko epea larunbatean hasi zen. Udalak jakinarazi duenez, lan-poltsa eginen da hautapen prozesua gainditzen duten izangaiekin, puntuazio ordenari zorrotz jarraituz, eta indarrean egonen da 5 urtez edo beste deialdi bat egin bitartean.