150 jubilatu eta pentsionista inguru bildu dira gaur eguerdian Altsasuko Zumalakarregi plazan, eta Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformen oharrarekin bat egin dute. Besteak beste, pentsioak %0,25etik gora igo, galdutako erosteko ahalmena berreskuratu eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurotara igotzea eskatu dute, Zerbitzu Sozialak berrindartu behar direla exijitzeaz gain.