Altsasu hirugarren postura igo da

Guaixe 2018ko mar. 5a, 08:58

Erregional maila. 21. jardunaldia: Altsasu 1 – Amaia 0

Gauzak oso oso estu daude erregional mailako lehen multzoan. Altsasuk Amaia taldea hartu zuen Dantzalekun eta hasieratik dominatu zuten herritarrek. Aukera asko sortu zituzten, baina lehen zatian ez zituzten gauzatu. Amaiak, aldiz, soilik baloi geldituekin egiten zuen mina. Altsasuk saiatzen segitu zuen eta, azkenean, 76. minutuan Imanol Martinezek gol polita sartu zuen. Amaiak ez zuen etsi, baina partidaren azken ordu laurdenean ongi eutsi zuten gorritxoek eta, azkenean, 1 eta 0 irabazi zuen Altsasuk. Garaipen horri esker sailkapenean gora egin dute sakandarrek.

Pamplona B da liderra, Berriozar bigarrenarekin puntutara berdinduta –36 puntu–. Altsasu hirugarren postura igo da, 35 punturekin, eta Amaia laugarrena, 36 punturekin. Beraz, gauzak oso estu daude sailkapenean. Asteburuan bigarrena den Berriozarren kontra ariko da Altsasu. Beraz, bigarren postua eta lehena ere daude jokoan.