Euskal Herriko inauterietan oinarritutako erromeria antolatu dute Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak eta Etorkizuna dantza taldeak, azken horren 25. urteurren ospakizunen barruan. Euskal Herriko inauteriak izenburuko dantza ikuskizun mugikorrean hainbat tokitako ihote doinu eta dantza plazaratuko dituzte, besteak beste, Behe Nafarroako, Gipuzkoako, Zuberoako eta Lapurdikoak. Eskolatik dantzariak kalez kale ikustera animatu dute.