Maria Luisa Merlo amarena egiten eta Jesus Cisneros semearena Conversaciones con mama antzezlanean. Larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Amak 76 urte ditu eta semeak 50 urte. Bi mundu oso desberdinetan bizi dira. Jaimek emaztea du, bi seme, etxe eder bat, bi auto eta zaindu beharreko amaginarreba. Amak bere burua zaintzen du eta zahartzaroa duintasunez darama. Baina egun batean ezustekoa gertatzen da: lantegian langile-doikuntza bat izanen da eta Jaime kalean geratzen da, lanik gabe. Zorigaitzeko egoera horrek erabaki gogorrak hartzera behartuko du, ezin baitu bere bizimodua mantendu.
Komediaren klasiko horrek bihotza hunkitu dio ikusleari, goitik behera astindu, barrenak nahastu, sentikor jarri… eta antzerki onaren indar guztiarekin disfrutatuko duzu. Goxotasunerako eta barrerako aukera paregabea.