Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Ezagutzaren ekonomiaren arlo Euroeskualde mailako lankidetza estrategikoak bultzatzeko deialdia egin zuen joan zen urtean. Helburua: Euroeskualdearen estrategian zehaztutako giltzarri diren ekonomia sektoreetan oinarritutako lankidetza garatzea.
Bost proiektu ziren, guztiak hiru lurraldeetakoak eta esparru jakinekoak. Sektore aeroespazialaren eta fabrikazio aurreratuaren kasuan, Euroeskualdeak “Industria aeronautikoko konpositea mekanizatzeko sistema robotikoa” delako proiektua aukeratu du. Sektore aeronautikorako konpositezko piezak era garbian, zehatzean eta malguan taxutu eta zulatzea ahalbidetuko duen sistema robotikoa diseinatzea da proiektu horren helburua. Nafarroaren izenean proiektuan Aldakin Automation SL enpresak parte hartuko du, 51.150 euroko diru-laguntza jaso du horretarako.