Filmetako musika errepertorioa emateko 90 musikari

Guaixe 2018ko mar. 10a, 10:57

Haize Berriak banda Irurtzun, Lakuntza, Etxarri eta Altsasuko musika eskoletako ikasleekin aritu zen Altsasuko Iortia kultur gunean larunbatean. Musika ikasleak talde handi bateko parte izan eta denen artean, jendaurrean, errepertorio zabal bat eskaintzeko aukera izan zuten. Kontzertuak Haize Berriak bandaren eta musika ikasleen arteko harremana estutzeko balio izan zuen ere.