Nafarroan barna auziaren berri ematen segitzen dute

Guaixe 2018ko mar. 9a, 11:38

#AltsasuMartxan, Nafarroari bira Altsasuko 48 erakundek eta taldek antolatu dute. Haren bidez Nafarroa guztian Altsasuko auziaren berri eman nahi dute. Hiru aldarrikapen zabaldu nahi dituzte martxaren bidez: gertatutakoa ez dela terrorismoa, justizia nahi dutela eta preso dauden gazteendako askatasuna.  Bihar hirugarren etapa beteko du birak. 10:15ean suhiltzaileen paretik abiatuko da eta Lekunberri (11:00), Leitza (12:00), Mugaire (14:30) eta Elizondotik (14:30) pasako da.

Azken herri horretako ekitaldia eta gero autokarabana bitan banatuko da. Batzuk Baigorrirako bidea hartuko dute (19:00) eta besteak Berakoa (19:30). Guztietan ekitaldiak eginen dira. Ohi bezala antolatzaileek aldez aurretik izena emateko deia egin diete sakandarrei. Horretarako altsasumartxan@gmail.com e-posta erabiltzea eskatu dute.

Hurrengo etapak
Martxoak 10: Lekunberri, Leitza, Elizondo, Lesaka eta Baigorri.
Martxoak 17: Iruñerrian bizikleta martxa. Iruñeko Gaztelu plazan bukatuz.
Martxoak 24: Tutera eta Erribera.