Basket Navarrakoak Altsasun

Guaixe 2018ko mar. 9a, 09:51

CBASK-eko harrobiarekin bildu ziren. Seniorren I. Maila Autonomikoan CBASK-ek jarraitzen du lider

Basket Navarra taldeko jokalari batzuk Altsasun izan ziren, CBASK taldeko saskibaloi jokalari batzuekin bildu eta entrenatzera.
Bestalde, gizonezkoen senior mailako I. Maila Autonomikoan Altsasuko CBASK taldeak jarraitzen du lider, azken jardunaldian Cendea de Galarri 37 eta 73 irabazi eta gero. CBASKek 31+5 puntu ditu eta Liceo Monjardin bigarrenak 31+2. Larunbatean CBASK-ek sailkapenean azkena den Aranguren Mutilbasket hartuko du, 16:45ean, Zelandi kiroldegian.