Euskal dantzak kalean

Guaixe 2018ko mar. 12a, 15:41

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako eta Etorkizuna dantza taldeak Euskal Herriko inauteriak ikuskizuna eskaini zuten larunbatean. Adin guztietako dantzariek Behe Nafarroako, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Zuberoako dantzak erakutsi zituzten eskolan hasi eta Foru plazan bukatu zen ibilbidean, azken horretan Zumalakarregi plazan eta kultur guneko zabalgunean erakutsi zuten dantzariek euren trebezia. Eskolako fanfarreak jotako doinura aritu ziren dantzariak dantzan. 17:00ak eta 19:00ak artean egin zen dantza erakustaldia Etorkizuna dantza taldearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen da.