Erregionala: Altsasu bosgarrena sailkatu da eta ligako 2. fasea jokatuko du

Guaixe 2018ko mar. 12a, 15:01

Erregional maila. 22. jardunaldia: Berriozar 3 – Altsasu 2

Altsasu punturik gabe bueltatu zen Berriozartik, baina Berriozarrek ederki izerditu behar izan zuen Altsasu menpean hartzeko. Bi taldeak garaipena lortzera atera ziren, eta zorigaiztoko jokaldi batean aurreratu zen Berriozar, Altsasuk ate propioan sartutako gol bati esker. Hala ere, Altsasuk ez zuen behera egin eta sei minutura Patxik bana berdindu zuen. Bi taldeek aukera gehiago izan zituzten, baina Berriozar izan zen bigarrena lortu zuena, Victorrek sartutako gol bati esker. Atsedenaldia baino lehen, ordea, bina berdindu zuen Altsasuk, Gorkak sartutako golari esker. Bigarren zatian Berriozarrek hirugarren gola sartu zuen, garaipenarena. Arbitroaren erabakiekin ez ziren ados egon Altsasuko zaleak, eta, azkenean, punturik gabe geratu zen Altsasu.

Sailkapen orokorrean Berriozarrek irabazi du erregional mailako lehen multzoko lehen fasea (39 puntu). Pamplona B bigarrena sailkatu da (37 puntu), Amaia hirugarrena (37 puntu), San Ignazio laugarrena (36 puntu) eta Altsasu bosgarrena da (35 puntu). Aipatu bost talde hauek hurrengo fasea jokatzeko sailkatu dira. Gainontzekoek, aldiz, Kopa jokatuko dute.