IV. Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak

Guaixe 2018ko mar. 14a, 09:51

Lau maila izango ditu txapelketak, emakumezkoena tartean, eta martxoaren 19ra arte eman daiteke izena

Aurten ere Bikotekako Pilota Goxua Txapelketa jokatuko da Altsasun. Altsasuko Gazte Asanbladak antolatu du urtetik urtera arrakasta handiagoa duen txapelketa. Aurten 4. edizioa izango du eta 4 maila ezberdinetan jokatuko da, horietako bat emakumeena.

Izena ematea zabalik dago martxoaren 19ra arte, 616 609 674 telefonora hots eginez. Partidak ostiral arratsaldetan eta domeka arratsaldetan jokatuko dira, Burunda frontoian. Pilotarien eta partidak ikustera hurbiltzen diren zaleen artean giro ederra sortzen da eta gazte, heldu, emakume zein gizonak lehiaketan izena ematera animatu ditu Altsasuko Gazte Asanbladak. Finalak Altsasuko Alde Zaharreko festetan jokatuko dira.