Altsasuko Dantza Eskolakoak Iortian

Guaixe 2018ko mar. 16a, 13:47

Gaur, 19:00etan, dantza ikuskizuna eskainiko dute adin guztietako dantzariek Iortia kultur gunean

Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleak euren trebeziaren erakustaldiak egiten ari dira jendaurrean hilero. Musikako konboen ilbeltzaren 29ko eta ganberakoen otsailaren 28ko emanaldiaren ondoren heldu da dantzarien gaurko emanaldia. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen azken emanaldia hilaren 17an izanen da. Atzera ere ganbera musika kontzertua eskainiko dute ikasleek.