VIII. Altsasuko Copreci Duatloia, bihar

Guaixe 2018ko mar. 16a, 13:45

Larunbatean, goizeko 10:30ean Nafar Kirol Jolasen Altsasuko Duatloi probaren txanda izango da, eta 15:45ean nagusien proba jokatuko da

Bihar, martxoaren 17an, larunbatarekin, Sakana Triatloi Taldeak hainbat entitate eta babesleren laguntzarekin antolatutako VIII. Altsasuko Copreci Duatloia jokatuko da, Sprint Distantziako proba. Antolatzaileak buru-belarri dabiltza bihar proba zoragarri hau burutu ahal izateko. 


Goizean, 10:30ean, kategoria txikikoak ariko dira lehian, Nafar Kirol Jokoetarako (NKJ) baliagarria den proban, eta arratsaldean, 15:45ean, proba nagusia jokatuko da –15:45ean emakumezkoak eta 16:00etan gizonezkoak.


Goizean txikienak, Txiokan


Kategoria txikikoak –125 daude izena emanda–Txioka haur ikastolaren inguruetan prestatutako zirkuituan lehiatuko dira, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria izango den proban. Aurrebenjaminak 10:30ean hasiko dira (250m-1 km-125 m), benjaminak 10:50ean (500 m-2 km-250 m), kimuak 11:30ean (1 km-4 km-500 m) eta haurrak 12:00etan (2 km-8km-1 km). Juniorrek eta kadeteek helduen proban parte hartuko dute, helduen distantzia bera eginez.





Arratsaldean helduak: 5 km-22 km-2,5 km



VIII. Altsasuko Copreci Duatloia arratsaldeko 15:45ean abiatuko da Foruen Plazatik. 15:45ean emakumeek ekingo diote probari eta 16:00etan gizonezkoek. 
urreko urteetako ibilbide berbera izango du probak. Altsasuko herri gunean prestatutako 2,5 km-ko zirkuituari bi bira eman beharko dizkiote korrika, segidan Iortia Kultur Gunearen aurrean dauden boxetan, trantsizio gunean, bizikleta hartu eta 22 km-ko distantzia osatzeko. Hasieran, duatletek Olaztiraino joko dute, Urbasako portua igotzen hasi, eta Altamirako bidegurutzean beherako bidea hartuko dute, Altamira jaitsiz. Altsasu zeharkatuta NA-1000 errepidean aurrera egingo dute, Zegama Ortzaurteko bidegurutzeraino. Bertan buelta osoa hartuko dute, Altsasuko boxetara joan arte. Bukatzeko, bizikleta utzi eta 2,5 km-ko zirkuituari bira bat eman beharko diote korrika, Foruen plazako helmugara iristeko.



216 duatleta proba nagusian


urreko urtean 128 duatletek hartu zuten parte eta Pello Osoro (1:04:39) eta Lourdes Oiartzabal (1:16:36) izan ziren azkarrenak. Atzo Guaixeko erredakzioa ixterakoan Nafar Kirol Jolasetan 125 duatleta eta helduen proban 216 duatleta zeuden izena emanda. Beraz, helduen mailan izugarri igo da parte-hartzea. Duatloia zuzenean jarraitzeko proba polita da eta gertutik jarraitzera joateko gonbitea egin du Sakana Triatloi Taldeak.



Sariak
L

ehen gizonezko eta emakumezkoak produktu loteak eta garaikurra jasoko dute eta bigarrenek eta hirugarrenek trofeoak. Lehen juniorrek, lehen 23 urtez azpikoek, lehen beteranoek eta lehen sakandarrek trofeoa jasoko dute eta talde onenak ere oroigarria jasoko du.





www.navarratriatlon.com


Izena ematea eta probaren informazio guztia. Informazio gehiago www.sakanatri.com web gunean.



Arbizukoa, ate joka
Hurrengo astean, martxoaren 24an, Arbizuko Duatloi beteranoaren 22. edizioa jokatuko da. Hainbat aukera daude: betiko ibilbidea (8 km korrikan, 32 km bizikletan eta 4 km korrikan), Ibilbide herrikoia, gazteen kategoria eta paratriatletak (betiko ibilbidearen erdia) eta erreleboak bikoteka (8 km-32 km-4 km). Izena ematea zabalik dago martxoaren 19ra arte, www.navarratriatlon.com edo www.rockthesport.com web guneetan.