Berriki Altsasuko Udalak herriko hiru industrialdeen sarreratan panel bana jarri du. Haietako bakoitzean industrialdearen plano bat eta han dauden enpresen izenak daude. Bakoitzaren kokapen zehatzaren berri ematen du panelak. Horrekin batera, Altsasuko Udalak industrialdeetako kaleak seinaleztatu ditu eta enpresa bakoitzari kaleari dagokion zenbakia eman dio. Seinaleztapen lan hori Altsasuko Udalaren Ekonomia Garapen, Merkataritza, Turimso eta Enplegu batzordearen eta enpresen arteko elkarlanetik sortu dela gaztigatu du Javier Ollo Martinez alkateak. Ollok esan duenez, seinaleztapen horren helburua "industrialdeetan dauden enpresetara errazago iristeko modua ematea da". Alkateak jakinarazi duenez, Ondarria industrialdeko kaleen zati batean ere zorua berritu dute.
Ollok gogorarazi duenez, "2016an herriko puntu nagusiak seinaleztatzen hasi ginen, seinale bidez udal eraikinak, ikastetxeak eta industrialdeak non dauden adieraziz. Eta udal batzordeak egoki jo zuen udalerriko hiru industrialdeen planoa ordenatzea".