Zonbi kuadrilla batek Altsasu bisitatuko du maiatzaren 12an

Guaixe 2018ko mar. 20a, 09:26

Survival Zombie aisialdi alternatiboko jardueran 500 bat pertsona parte hartzea espero dute antolatzaileek

Altsasun, eta Nafarroan, berria den jarduera da Survival Zombie, Altsasun, maiatzaren 12ko, larunbateko, 23:00etatik domekakoo 06:00etaraino iraunen duena. Trebezia eta estrategia uztartzen dituen jarduera da.

Parte hartzen duten pertsonek  herrian barna zehaztutako puntu jakinetan jarduera batzuk egin beharko dituzte. Baina batetik bestera mugitzen direla kontu izan beharko dute zonbiak harrapa ez ditzaten. Hori gertatzen bada bi aukera dituzte parte hartzen segitzeko, edo zombi bihurtu eta beste parte-hartzaileak harrapatzen segi edo txertoa hartu. Izena emanda daudenen % 10 adina zonbi izanen dira kaleetan.

Jarduera horretan 10 urtetik gorakoek parte hartu dezakete, taldeka edo bakarka. Hori bai, 14 urtetik beherakoek gurasoek lagunduta parte hartu beharko dute. Zonbien artean esperientzia bizi nahi dutenek apirilaren 1etik aurrera eman dezakete izena www.survivalzombie.es web orrian edo Iortia kultur gunean. 12-30 urte artean eta altsasun erroldatuta daudenak 17 euro pagatu beharko dute, besteek 22. Eta probatik zenbat eta gertuago egon izen ematea gero eta garestiago izanen da. Talde deskontuak ere izanen dira.