Igoera fasea puntuatu gabe hasi du Altsasuk

Guaixe 2018ko mar. 19a, 13:11

Erregional maila. Igoera fasea. Burlades 4 – Altsasu 1

Erregional mailako igoera fasean, Burladés taldearen kontra aritu zen Altsasu. Partida hasi bezain pronto, jokaldi ona aprobetxatuta, Burladés taldeak lehen gola sartu zuen. Partidak bere horretan jarraitu zuen eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartu zuen etxeko taldeak. Bigarren zatian Altsasuk partidaren kontrola lortu zuen, baina Burladések hirugarren gola sartu zuen. Partida bukatzeko lau minuturen faltan Guisadok Altsasuren lehen gola sartu zuen, eta partida horrela despedituko zela zirudienean, Burladések laugarrena sartu zuen.

Sailkapenean Berriozar da liderra (20 puntu). Altsasu bederatzigarrena da (7 puntu). Asteburuan Altsasuk 6 punturekin sailkapenean azkena den Iruntxiki taldea hartuko du Dantzalekun.