Gizonezkoa erasoengatik eta mehatxuengatik atxilotuta

Guaixe 2018ko mar. 20a, 12:19

Foruzaingoak ostiralean jakinarazi zuenez, pasa den astean gizonezko bat atxilotu zuen Altsasun. Foru poliziatik azaldutakoaren arabera haren emaztea, 41 urteko altsasuarra, senarrak erasotu eta mehatxatu duela salatu du. Gertaerak denbora luzez izan direla, eta haurren aurrean, gaineratu zuen emakumezkoak. Horregatik atxilotu zuten foruzainek gizonezkoa.

Sexu edo genero erasoen aurrean 112 telefonora hots egin daiteke eta halako kasuetarako prest dagoen protokoloa indarrean jarriko dute.