Guraso "garaian" izan behar horretaz

Guaixe 2018ko mar. 23a, 12:38

Amatasun eta aitatasun berantiarra hizpide duen antzezlana ekarriko du TDiferencia konpainiak. Komediaren bidez zenbait bikoterengan inguruak egiten duen presioa du aztergai. Altsasuko Iortia kultur gunean da emanaldia, larunbatean, 19:30ean

 

Komedia azkarra eta eroa da Salir de cuentas a los 50 antzezlana. Barre egiteari uzten ez diozun horietakoa. Baina barre eta barre artean amatasun eta aitatasun berantiarraren inguruko aldarrikapen eta eduki polemikoak dituela jabetuko da ikuslea. Eta ziurrenik butakatik ikusleren bat pertsonaiaren batekin identifikatuko dela.

Izan ere, 25 urtetik gorako edozeinek honako galderetakoren bat egin izan diote inoiz: eta zuk, noizko? Noizko mutil edo neska laguna? Noizko elka- rrekin bizitzearena edo ezkontzearena? Noizko haurra? Noizko bigarrena? Eta basektomia noiz? Noizko…? Sudur-puntan jartzen zaidanean!

Eszena-tokian eskarmentu handiko hiru aktore komiko ariko dira: Maite Redin, Patxi Perez eta Mila Espiga. Antzezlaneko protagonistek gogoak eman dienean egitea erabaki dute. Hau da, amatasun eta aitatasun berantiarrari eta derrigorrezko urratsei eta denborei ez jarraitzeko eskubidea bere egin dute. Baina euren auzoko, lagun, familia, ezagun eta ezezagunek asko dute esateko. Eta ez daude isilik egoteko. Komedia hori hasi berriendako da, familia ugariko aitendako, ezkongai, ezkondu… guztiondako.

TDiferencia konpainiako aktoreak Garbi Losasdak zuzendu ditu. Losada bera Jose Antonio Vitoriarekin batera idatzi zuen testua, Tdiferenciaren jatorrizko ideia batean oinarrituta.