CBASKek lidergoari eusten dio

Guaixe 2018ko mar. 21a, 12:32

Gizonezkoen I. Senior Autonomikoko lider jarraitzen du Altsasuko taldeak Valle de Egüesi 64 eta 70 irabazi eta gero. Larunbatean CBASKek Muthiko Alaiak taldea hartuko du Zelandin, 16:45ean

Lidergoari eusteko lanek bere fruitua dute eta beste jardunaldi erabakigarri baten ondoren Gizonezkoen I. Senior Autonomikoko lider jarraitzen du Altsasuko CBASK taldeak. Aurreko larunbatean Valle de Egües arerio zuzenaren kontra aritu zen CBASK, eta partida lehiatu eta ederra kontrolatzea lortu zuten altsasuarrek, azkenean 64 eta 70 irabazi baitzuten.

CBASK sailkapenaren gorenean dago, 35+7 punturekin, baina goiko postuetako aldea oso txikia da eta Liceo Monjardin bigarrenak 33+3 puntu ditu eta CB Valle de Egües hirugarrenak 30-2. H


ortaz, asteburu honetako jardunaldia ere erabakigarria da goiko postuak zehaztu eta liga erabakitzeko play-offetarako sailkatzeko. Larunbatean etxean jokatuko du CBASK-ek, Zelandi kiroldegian, sailkapenean zortzigarrena den Muthiko Alaiak taldearen kontra, 116:45ean. Ea altsasuarrek, etxeko zaleen babesarekinm puntuak pilatzen jarraitzen duten.