Berriki 30 urteko gizonezko altsasuarra Tafallan atxilotu dute foruzainek. Foruzaingoak jakinarazi dutenez, Iruñeko epaitegi batek hura bilatu, atxilotu eta pertsonatze agindua zuen altsasuarrak. Foruzainek geldiarazi zuten eta autoak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa indarrean ez zuela ikustean nortasuna ziurtatu behar zutenean epaitegiaren errekisitoriaren berri izan eta atxilotu egin zuten.