Altsasuko Emakume eta Berdintasun Batzordearen ikastaroen bigarren eskaintza egitea erabaki du eta hiru dira eskaintza osatzen duten ikastaroak. Lehena Zaindu zure burua da. Emakumeen osasuna lantzeko helburuarekin, emakumeek bere burua zaintzeko teknikak eta tresnak jasoko dituzte ikastaro horretan.
Bigarren ikastaroa, berriz, Jendaurrean eraginkortasunez hitz egin da. Jendaurrean iritziak, argudioak eta abar azaltzeko emakumeen zailtasunak landuko dira ikastaro horretan. Idoia Bengoetxea Gomez berdintasun teknikariak esan digunez, "ikastaro hori oso komenigarria da taldean lan egiten duten edo unibertsitatean dauden edo lan bila ari diren emakumeendako.
Azken ikastaroa Sare sozialak. Kanpoan zaude? Facebook, whatsapp, Twitter…. da. Izen emateko edo informaziorako 948 564 823ra hots egin edo berdintasuna@altsasu.net idatzi daiteke.