Gazteendako bizikidetza pluralaren aldeko ikastaroa

Guaixe 2018ko mar. 25a, 12:53

Altsasun ikastaroa antolatu du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteekin egiten diren Jardunaldietarako Nafarroako Eskolak: estereotipoak alde batera utzita, bizikidetza pluralaren alde. Doako ikastaroa da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ikastaroa apirilaren 21ean eta 28an izanen da, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara, Intxostiapunta gazte gunean. Ikastaroa Urtxintxa Navarrak emanen du, aisialdiko hezitzaileen eskolak eta Altsasuko Udalaren laguntza du.

Izen ematea apirilaren 19ra arte egin daiteke intxostiapunta@altsasu.net helbide elektronikora idatziz edo 948 564 785 edo 608 617 778 telefonoetara hots eginez. Ikastaroaren akaberan parte-hartzaileei titulua emanen zaie. Gazteekin egiten diren Jardunaldietarako Nafarroako Eskolak Altsasun antolatutako ikastaroa II. Nafarroako Gazteria Planaren barruan kokatzen da.