Altsasuk gol festa ederra ospatu zuen Dantzalekun

Guaixe 2018ko mar. 26a, 15:58

Erregional maila. Igoera fasea: 10. jardunaldia: Altsasu 5 – Iruntxiki 0

Altsasuk Iruntxiki hartu zuen Dantzalekun, igoera faseko partidan. Hasieratik bukaerara bitartean kontrolatu zuen partida etxeko taldeak. Gol aukera ederrak sortu zituzten gorritxoek, eta atsedenaldirako Montoyak eta Ormazabalek 2 eta 0 aurreratu zuten Altsasu. Bigarren zatian berdintsu jarraitu zuen lehiak eta Imanol Lobok, Montoyak eta Patxi Letonak sartutako golei esker, azkenean 5 eta 0 irabazi zuen Altsasuk.

Sailkapenean Itaroa Huarte B da liderra (23 puntu) eta Altsasu zazpigarrena da (10 puntu). Hurrengo jardunaldian sailkapenean 10 punturekin zortzigarren eta arerio zuzena den Universidad de Navarra taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Iruñean.