CBASK Altsasu play-offetara sailkatu da

Guaixe 2018ko mar. 27a, 14:44

Muthiko Alaiak taldeari 61 eta 47 irabazi eta gero, CBASKek lider jarraitzen du eta play-offak jokatzeko sailkatu da

Denboraldi bikaina osatzen ari da Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoan dabilen CBASK Altsasu. Azkeneko jardunaldietan lider dugu Altsasuko taldea eta asteburu honetan ere garaipenaren xendak aurrera jarraitu du, CBASKek Muthiko Alaiak taldeari 61 eta 47 irabazi baitzion. Horrela, ligako lehen fasea despeditzeko 5 jardunaldi geratzen direnean, CBASKek lider jarraitzen du (37+8 puntu) eta dagoeneko liga erabakiko den play-offak jokatzeko sailkatu da, matematikoki. Beraz, oso berri onak dira hauek Altsasuko taldearendako.

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, Gizonezkoen Senior I. Maila Autonomikoko 22. jardunaldia dago jokoan. Apirilaren 7an sailkapenean laugarrena den Oberena (31+7 puntu) izango du aurkari CBASK Altsasuk, 18:00etan, Iruñan.