Emozio antzezlana

Guaixe 2018ko api. 6a, 11:39

Larunbatean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Mariak eta Ousmannek bikote bitxia osatzen dute. Maria, agian, pixka bat desorekatua dago. Ousmanne, seguruenik, etsia. Biek Gau Itzarriaren sakonean murgilduko gaituzte, errealitateen, esperientzien, testigantzen telebista saioan hain zuzen ere. Pertsona errealekin eta beraien istorio errealekin bidaia egingo dugu. Egiaz betetako pertsonak, euren egiak kontatuko dizkigutenak. Mundua deseroso egon arazten duen egia.

CEAR-Euskadiko, Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeako partaidetza sozialeko taldean sortu zen Caminamos para crecer kulturarteko antzerki taldea. 2015etik han ari dira CEARren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona errefuxiatuak eta batzordeko boluntarioak. Euren iritziz “jendarte inklusiboa eta solidarioa eraikitzeko funtsezkoa da pertsonalki haztea”. Eta horretarako antzerkia tresna gisa aukeratu zuten, “gure potentzialari bulkada eman, erabateko askatasunez adierazten uzten ez diguten gure blokeoak, beldurrak, lotsak eta bestelakoak opatu eta lantzeko. Urte beteko lana eta entsegu gogorren ondoren, 2016ko garagarrilean, La zanja antzezlana aurkeztu zuten Bilbon, “hunkitu eta zirrara sortzeko asmoz”.

Fitxa
Zuzendaria: Fore
Aktoreak: Diakaridia Diabate, Eduardo Calvo, Estefania Pasarin, Youssef En Nouary, Veronica Paniagua, Abdoul Salam, Mahamadou Sow, Abdesslam Sabiri, Martxa Marroquin eta Silvia Fernandez.